Bi paseo gidatu, Nestor Basterretxearen lana ezagutzeko
Urriaren 5ean eta 20ean bi ibilbide egingo dituzte hirian zehar eta parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago. Bost lan bisitatuko dituzte.
Menchu Galeen dagoen Nestor Basterretxea Irunen, 1958-1971 erakusketaren segidan, bi paseo gidatu antolatu ditu Irungo Udalak artista bermeotarraren hiriko lana hobeto ezagutzeko. Irungo hirigunean barna ibiltzeko proposamena ondu du udalak urriaren 5erako eta 20rako eta artistak Irunen egin zuen obren berri arituko da Fernando Garcia Nieto historialaria.
Bi kasuetan Nafarroa hiribideko iturritik abiatuko dira, autobus paradaren ondotik, 10:00etan. Bertatik, Uranzu kaletik Sarjiako parkeraino igoko dira, Basterretxea bertan hirigile aritu baitzen. Ondoren, Jenaro Etxeandia plazara igoko dira, Agirre gozotegiko frisoari eta artistak bertan egindako lanari buruz gehiago jakiteko.
Gero, Iparralde hiribideko 4. zenbakiko eraikina bisitatuko dute, eraikin hau Ander Basterretxea anai eta arkitektoarekin batera diseinatu zuen. Azkenik, ibilbidea Iparralde hiribideko etxe lantegian bukatuko dute.
Bi bisitak gaztelania hutsean egingo dira, itzulpenerako baliabiderik gabe eta iraupena 90 eta 120 minutu artekoa izango da. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita.
Basterretxearen lana ezagutzeko Menchu Galen dagoen erakusketa urriaren 20ra arte egongo da zabalik. Bestalde, familientzako arte tailerrak ere egiten ari dira erakusketa aretoan, hala nola, marrazketa, argazkilaritza, esperimentala, altzarien diseinua, eskultura eta pintura.