Udaletxea horiz jantziko da hizkuntzaren garapen nahasmenduarengatik
Irailaren 30a Hizkuntzaren garapen nahasmenduaren nazioarteko eguna da. Udalak bat egin du aldarrikapenarekin, eta fatxada horiz argiztatuko dute astelehenean, 19:51tik 23:00etara.
Irailaren 30a Hizkuntzaren garapen nahasmenduaren nazioarteko eguna da, eta Irungo Udalak bat egin du aldarrikapen horrekin. Hori dela eta, udaletxeko fatxada horiz argiztatuko dute astelehenean (hilak 30), Hizkuntzaren garapen nahasmendua duten pertsonen senide eta lagunen elkarteak eskatuta. Fatxada 19:51tik 23:00etara egongo da argiztatuta, eraginkortasun energetikoagatik.
Iniziatiba horren bidez, hizkuntza garapen nahasmenduaren berri eman eta kontzientzia zabaldu nahi du udalak. Nahasmendu hori dutenek zailtasunak dituzte ahozko eta idatzizko hizkuntza ikasi, garatu eta erabiltzeko. Udal erakundearen esanetan, horren arrazoia ez da gorreria, hitzezkoa ez den adimen urriak edo kalte neurologikoak eragiten baitute.