Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, bueltan
Arma Plaza Fundazioak "Hondarribia, bide ona" bisita prestatu du urriaren 5erako. Hiriak Donejakue bidearekin izan duen lotura kultural eta erlijiosotik abiatuta herriko ondarea arakatuko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak antolatu ditu. Europako Kontseiluak urtero sustatzen duen egitasmoa da, Europar Batasunaren laguntzarekin. Aurten ere Arma Plaza Fundazioak proposamenarekin bat egin du.
Kultura-ondarea hainbat alderditatik sustatzeko proposamenari heldu eta urriaren 5erako “Hondarribia, bide ona” bisita prestatu dute. Hala, Hondarribiak Donejakue bidearekin izan duen lotura kultural eta erlijiosotik abiatuta herriko ondarea arakatzeko aukera eskainiko dute.
Urriaren 5ean 11:00etan izango da hitzordua, Magdalena elizatik (Portuko eliza) abiatuta. Bisita doakoa da, 90 minutuko iraupena izango du eta euskaraz zein gaztelaniaz entzun ahal izango da. Izena ematea derrigorrezkoa da: Arma Plazaren webgunean egin beharko da erreserba. Informazio gehiago 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefonoetan.