Luc Andre Diouf diputatuak migrazioari buruzko hitzaldia eskainiko du
Hilaren 28an izango da hitzaldia, 10:30ean Hondarribiko PSE-EEren egoitzan. Sarbidea librea izango da.
Larunbat honetan (hilak 28) Hondarribian izango da Luc Andre Diouf diputatua. PSE-EEren Hondarribiko egoitzan (Kale Nagusia 21) atzerritartasun eta migrazio gaietan gaurkotasuna eta garrantzia dute gaiei buruzko hitzaldia eskainiko du. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da. Zehazki, atzerritartasun araudiaren erreforma, Mendebaldeko Afrikarekiko hitzarmenak, kontsulen atzerapenak eta erregularizazioari buruzko herri ekimen legegilea izango ditu hizpide diputatuak.
Diouf Senegalen jaio zen eta alderditik nabarmendu dutenez ibilbide nabarmena izan du, “bai bere jaioterrian, eta baita Espainian ere”. Bereziki, Euskadiko langile komisiotik (CCOO) migratzaileen eskubideak defendatzeko lan handia egin du eta 2017an hasi zuen Kongresuko ibilbidea, Las Palmas probintzia ordezkatuz.
Hitzaldian bertan izango dira ere alderdi sozialistako Jose Ignacio Asensio (Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusia), Rafaela Romero eta Maria Luisa Garcia Gurrutxaga (Gipuzkoako diputatuak kongresuan). Hitzaldirako sarbidea librea izango da.