Arbe eta Oyhenard, Grand Slameko txapeldun
Arbe eta Oyhenard nagusitu ziren atzo Grand Slameko finalean; Emakumezkoen Master serieko finalean, berriz, Maite-Frida bikotea.
Arbe eta Oyhenard nagusitu ziren atzo Grand Slameko finalean, Bixente eta Atainen aurka. Partida “parekatu eta borrokatua” jokatu zuten (14-15, 13-15), eta antolatzaileen arabera Jokin Arbe izan zen finaleko pilotari onena.
Emakumezkoen Master serieko finalean, berriz, Maite-Frida bikoteak irabazi zuen Elaia-Maia bikotearen aurka (11-15, 15-4, 3-5).