Performance bat egingo du Txingudi Elkarte Feministak
Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egingo dute ikuskizuna. Astelehenean izango da, 18:00etan, Zabaltza plazan. Ondoren, elkarretaratzea egingo dute Pio XII plazan.
Irailaren 23a Sexu Esplotazioaren eta Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Txingudiko Elkarte Feministak egun horrekin bat egin du. Aurtengo irailaren 23a hurrengo astelehena da, eta elkarte feministak performance bat egingo du Zabaltza plazan, 18:00etan. Hogei emakumek hartuko dute parte ikuskizun horretan, txalapartaz lagunduta. Performancearen ondoren, Pio XII plazan elkarretaratzea egin eta honakoa aldarrikatuko dute:
“Salerosketa eta esplotazioaren biktima diren emakumeen egoera salatu nahi dugu, gure babesa emateko bizirik atera diren emakumeen elkarteei. Erakunde publikoei honako hau exijitu nahi diegu: emakumeen esplotaziotik dirua lortzen duten pertsonak, enpresak eta mafiak zelatatzeko neurri egokiak har ditzala. Emakume guztien giza eskubideak errespeta daitezela exijitzen dugu eta emakume bakar bat ere ez dadila zapaldua izan emakume izate hutsagatik. Eta horregatik borroka egingo dugu, ez ditugu begiak itxiko eta errealitatea deserosoa izan arren, pertsonen salerosketari ez, esklabotza sexualari ez”.