Hondartza kiroldegian hobekuntzak egin dituzte
Hondarribiko Jai Nagusietan hamar egunez itxi zuten kiroldegia. Egun horiek hobekuntza lanak egiteko probestu dituzte.
Urtero bezala Hondarribiko jaiak probestuz egiten dituzte Hondartza kiroldegiko hobekuntza lanak. Hamar eguneko epea izan dute horretarako: Atletismo pistako argiteri osoa berritu (kontsumo baxuko bonbilak jarri dituzte), gimnasioan eta igerilekuan berriketak egin eta kiroldegi osoan garbiketa eta atontze lanak egin dituzte. Igerilekuen kasuan, biak hustu, sakon garbitzeaz eta desinfektatzeaz gain konponketak egin dituztela zehaztu dute.