Ikasturte berrirako ekintzak prest ditu Emekik
Iaz bezala zortzi jarduera eskainiko dituzte elkartean. Horiez gain, tailerrak, hitzaldiak eta ikuskizunak antolatu dituzte ere.
Urtero bezala Emeki Emakume elkarteak ikasturte berrirako ekintzak antolatu ditu. Aurten, iaz bezala, zortzi jarduera eskainiko dituzte elkartean: euskal dantza, running taldea, yoga, jantzigintza, ehoiziri lana, tailerrak, zu zeuk egin, eta trikota eta kakorratz. Izena emateko hurrengo emailean egin ahal izango da. Ordutegiak: hurrengo taulan.
Ohiko jarduerez gain, saio bereziak antolatu dituzte:
- Irailaren 24 eta 25ean Queer Generotasuna eta Trans Legea hitzaldia eskainiko du Cristina Ubanik. Emeki elkartean izango da 18:00etan.
- Urriaren 4an Mejillon Tigre Kolektiboak Hitz Esana emanaldia eskainiko du. Kultur Etxean izango da hitzordua 20:00etan.
- Urriaren 8an Literatura Lan(da)tzen saioa eskainiko dute. Emeki elkartean izango da, arratsaldeko 17:00etan.
- Uriaren 16an Autoezagutzarako tailerra eskainiko du Nerea Aguadok, Komunikazio emozionalaren tailerra. Izen ematea zabalik da. Inkribatzeko hurrengo helbide honetara mezu bat bidali edo telefono zenbaki honetara deitu (943 64 34 02).