Dantza Jaialdia Hiri Paisaietan Hondarribira helduko da
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jaialdia Proyecto Larrua dantza konpainiaren Sangre y clorofila emanaldiarekin.
Errenteria-Oreretan, Biharritzen, Irunen, Hendaian eta Donostian egon eta gero, hilaren 22an XVIV. Dantza Jaialdia Hiri Paisaietan Hondarribira helduko da.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da jaialdia Proyecto Larrua dantza konpainiaren Sangre y clorofila emanaldiarekin. Hamabost minutuko iraupena izango du eta San Pedro kalean ikusi ahal izango da. Acieloabierto zirkuituaren parte den emanaldia da. Segidan, 19:15ean Node Dantza Performance konpainiaren Batu ikuskizunaren txanda izango da. Kokalekua Santa Maria Madalena plaza izango da. Kasu honetan ere hamabost minutuko iraupena izango du.
Emanaldiak bukatzen direnean artisten topaketa egingo dute antzezpen leku berean. Emanaldiak doakoak dira.