Mendelu kalea oinezkoena izango da igande goizean
Autorik gabeko Nazioarteko Eguna da igandean, eta aldi berean, Mugikortasunaren Astearekin bat egiten du egitasmoak. 11:30ean hasita, umeentzako jarduera eta jolasak egingo dituzte.
Igandean (hilak 22) da autorik gabeko nazioarteko eguna. Hori dela eta, Mendelu kalea itxi egingo dute. 08:00etatik 14:00etara oinezkoentzako igarobidea bihurtuko da. Dena den, egoiliarrek autoz igarotzeko aukera izango dute Zubimuxutik Stanley eraikinera. Auzoko industrialgunean, berriz, ezin izango da aparkatu.
Egitasmo honek Mugikortasunaren Europako Astearekin bat egiten du. Hala, 11:30ean hasita, umeentzako jarduera eta jolasak egingo dituzte: balanzbike zirkuitoa, txikientzako ezy roller eta mini motoen zirkuitua, puzgarriak, playmais tailerra, aurpegia margotzeko tailerra, musika… Festa horrekin udalak errepidea kale bihurtzeko duen ahalmena aldarrikatuko du.