Asfaltatze lanak egingo dituzte Donostia kalearen zati batean
Bi aldetako aparkalekuak kentzen hasiko dira gaur, bihar (hilak 19) eta etzi (hilak 20) asfaltatze lanak egingo dituztelako.
Gaur hasiko dira Donostia kalearen zati batean bi aldeetako aparkalekuak kentzen, bihar (hilak 19) eta etzi (hilak 20) hasiko baitira asfaltatze lanetan. Obrak Sokoako etxebizitzetatik Foru kaleraino egingo dira, eta ez dute trafikoa itxiko. Lau eguneko iraupena izango dute lanek, eta bitartean gaur egun bidearen ertzetan dauden aparkalekuetatik ibili beharko dute autoek.
Behin asfaltatzen lanak amaituta, bideko seinaleak margotuko dituzte.