Eskualdeko uraren hiri zikloaren kudeaketa modernizatzeko proiektua garatuko dute
Txingudi Data Driven Bay proiektua garatzeko 5.461.297,49 euro jasoko du Txingudiko Zerbitzuakek. Kostu totala 7.221.317,10 eurokoa izango da.
Txingudi Data Driven Bay eskualdeko uraren hiri zikloaren kudeaketa modernizatzeko helburua duen proiektua da, teknologia aurreratuak digitalizatuz eta integratuz. Sentsoreen inplementazioari eta datuen ustiapenari esker, sistemaren ezagutza hobetuko da, uraren ekoizpena eskarira egokituko da, ihesak murriztuko dira, uholdeen ondorioak minimizatuko dira eta uraren kalitatea hobetuko da. Eta horrez gain, hiri saneamendu eta drainatze sareak optimizatu egingo dira eta uraren kalitatea hobetuko da.
Proiektu hau PERTEren (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) 2023ko bigarren deialdira aurkeztu zen, eta Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako plan baten barruan kokatzen da. Zehazki, Berreskuraldatze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Diru laguntza honek proiektuaren %75a finantzatzen lagunduko du, proiektuaren kostu totala 7.221.317,10 eurokoa izango delako. Epeei dagokienez, 2026ko ekainaren 30erako proiektua gauzatu ahal izango dutela jakinarazi du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuakeko kudeatzaileak.
Cristina Laborda Irungo alkatea “pozik” agertu da albistearekin eta proiektuaren kalitatea nabarmendudu; izan ere, estatu mailan aurkeztutako 238 proposamenen artean hirugarren baloratuena izan da eta Gipuzkoako bakarra. Horrek “proiektuaren kalitatea eta sendotasuna ez ezik, gure hiriek uraren kudeaketa eraginkor eta iraunkorrarekin duen konpromisoa” erakusten duela adierazi du. Igor Enparan Hondarribiko alkateak, berriz, proiektu honi esker etorkizuneko erronkei aurre egiteko aukera izango dela azpimarratu du: “Gure hirientzat eta auzokideentzat etorkizun irakunkorragoa lortzeko beste urrats bat da”.