Santiago kaleko haur parkeko lurra aldatuko dute
Obrak martxan daude, eta aurreikuspenen arabera ostegunean bukatuko dituzte. Lau egunez parkea itxita egongo da.
Irungo Udalak jakinarazi du gaur Santiago kaleko haur parkearen segurtasunezko lurra aldatzeko lanak hasi direla. Aurreikuspenen arabera ostegunean (hilak 19) bukatuko dituzte obrak, eta lanek irauten duten denboran parkea itxita egongo dela adierazi du udal erakundeak. Gaurtik ostegunera parkea hesi metalikoz itxita egongo da, eta eguraldiak baimentzen badu, ostiralean (hilak 20) irekiko dute berriro gunea. Zorua aldatzeaz gain, udalak baietsi du parkearen garbitze orokorra egin eta berau osatzen duten elementuak garbitu eta margotuko dituztela.