Jaizkibel-Ulia Kostaldea Ikertzen egitasmoa azaroan helduko da Hondarribira
Hobekien kontserbatutako itsas ekosistemetako bat da Jaizkibel-Ulia kostaldea. Materrek sei hitzordu antolatu ditu eremua ezagutzeko eta hura kontserbatzen laguntzeko.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak 22.nez antolatu du Jaizkibel-Ulia Kostaldea Ikertzen egitasmoa. Helburu nagusia itsasoak eskaintzen dituen mirariak ezagutaraztea da, hala, eremuaz maitemindu eta itsas zaindari bihurtu daitezen.
Paisaia, geologia eta natur aberastasuna dela eta, Natura 2000 Europar Sarearen barruan dago Jaizkibel-Ulia kostaldea. “Hobekien kontserbatutako itsas ekosistemetako batean gaude, eta hura babesten laguntzea guztion ardura da” adierazi dute Materreko kideek.
Horretarako sei hitzordu antolatu dituzte: irailaren 22an Azabaratzan; irailaren 29an Alabortzan; urriaren 19an Murgitan; urriaren 20an Erentzinen; azaroaren 3an Asturiagan; eta azaroaren 17an Arzun izango dira. Guztiak doakoak dira eta lau orduko iraupena dute, 10:00etatik 14:00etara. Bereziki familiei zuzendutako ekintzak dira.
Gune horietako bakoitzean uraren kalitatea aztertuko dute eta mareak ekarritako itsas hondakinak bildu eta karakterizatuko dituzte. Aldi berean, inguruneko biodibertsitatearen behaketa egingo dute. Ekintzetan parte hartzeko aurretiazko erreserba egin behar da: 619 81 42 25 telefonora deituta edota hurrengo helbidera mezu bat bidalita.