20:00etan hasiko da final handia Jostaldi pilotalekuan. Bixente-Atainek eta Arbe-Oyhenardek jokatuko dute norgehiagoka.
Iragan ostiralean jokatu ziren Hondarribiko Grand Slameko finalerdiak. Emozio handiko partiduak izan ziren biak ala biak. Lehen partidua Erik-Bailok eta Arbe-Oyhenardek jokatu zuten. Aurreikuspen guztien kontra urdinek irabazi zuten partida, berdinketa hausteko setean faboritoak mendean hartuz: (15-11, 11-15, 3-5). Hurrengo partidan Bixente-Atainek eta Etcheberry-Labordek jokatu zuten. Kasu honetan, bai, faboritoek eskuratu zuten finalean aritzeko txartela. Berdinketa hausteko setean erabaki zen guztia: (15-5, 13-15, 5-1).
Final handian Bixente-Atain eta Arbe-Oyhenard izango dira aurkariak. Zita garrantzitsua ostiralean izango da 20:00etatik aurrera. Sarrerak ohiko guneetan izango dira eta partidua EiTBn jarraitu ahal izango da.