Hilaren 16an zabalduko dute liburutegiko tailerretan izena emateko epea
Hilaren 16tik 23ra bitarte zabalduko dute ikastaroetan izena emateko epea. Lau modutan egin daiteke: telefono bidez, whatsapp bidez, helbide elektroniko bidez, edota aurrez aurre.
Datorren astelehenean (hilak 16) zabalduko dute Udal Liburutegiak 2024-2025 ikasturterako prestatu dituen literatura eta idazketa tailerretan izena emateko epea. Hilaren 23an itxiko dute.
Lau saio dira eskainiko dituztenak. Horietako bi gaztelaniaz dira eta beste biak euskaraz:
- Liburuaren hitzordua: Euskarazko saioa ostegunetan da (16:15etik 17:45era) Yurre Ugartek dinamizatuta. Gaztelaniazko saioak, berriz, astartetan eta asteazkenetan izango dira (16:15etik 17:15era.
- Pentsagune feminista: Larunbatetan (hilabetero bat) izango dira saioak (11:30etik 13:00era). Euskarazko saioak dira eta Ane Garciak dinamizatuko ditu.
- Larunbat bat, liburu bat: Larunbatetan egingo dituzte saioak, gaztelaniaz, 11:30etik 13:00era. Mertxe Tranchek dinamizatutako saioa da.
Saio guztiak doakoak dira. Izena emateko moduak lau dira: telefono bidez (943 11 12 85), whatsapp bidez (688 86 08 46), helbide elektroniko bidez, edota liburutegiko mostradorean bertan. Ordutegia honakoa da: Astelehenetik ostiralera 09:00etik 13:30era eta 16:00tik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etik 13:00etara.