Ostiral honetan Grand Slameko finalerako txartelak jokoan
Iluntzeko 20:00etan hasiko da eguneko lehen finalerdia: Erik-Bailo Arbe-Oyhenarden kontra. Segidan, Bixente-Atain eta Etcheberry-Laborde arituko dira. Finala datorren ostiralean izango da, hilak 20.
Ostiral honetan, hilak 13, finalerdiak izango dira jokoan Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Irabazleek datorren ostiralean, hilak 20, jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.
Lehen partida 20:00etan hasiko da. Erik-Bailok (2 garaipen, 0 porrot) Arbe-Oyhenarden (1 garaipen, 1 porrot) kontra jokatuko dute. Hasiera batean gorriak (Erik-Bailo) dira partida hau mendean hartzeko faboritoak, orain artean bikain jolastu baitute.
Segidan, bigarren partidako jokalariak irtengo dira pistara. Bixente-Atain (2 garaipen, 0 porrot) bikotearen eta Etcheberry-Laborderen (1 garaipen, 1 porrot) kontrako partida izango da. Kasu honetan, ere gorriak dira faborito nagusi. Bixente-Atain Daniako 23-24 denboraldiko irabazleak izan ziren.
Sarrerak ohiko salmenta puntuetan erosi ahal izango dira, baita pilotalekuan bertan ere.