Abuztuan 43.000 bidaiari baino gehiago jaso ditu aireportuak
Urteko balantze orokorrean datuek positiboak izaten jarraitzen duten arren, Hondarribiko aireportuak espero baino datu kaxkarragoak bildu ditu abuztuan.
Hondarribian kokaturik dagoen aireportuko abuztuko datuak ez dira esperotakoak bezain onak izan. Aurten goranzko joera hartu zuen Gipuzkoako azpiegiturak. Hilabetero bidaiari eta mugimendu gehiago erregistratzen zituzten. Hil honetan, ordea, datuek zertxo bait bada ere, behera egin dute.
Aireratze eta lurreratzeei dagokienez, aurtengo abuztuan 581 mugimendu erregistratu dituzte. Iazko hilabeteko datuei erreparatuz gero %3,5 gutxiago suposatzen du horrek. Bidaiarien kopuruan ere beherakada bat gertatu da, hau da, %11,9 bidaiari gutxiagok erabili dute azpiegituraren zerbitzua azken hilabete honetan.
Hala ere, urte osoko datuei erreparatuz gero319.966 bidaiari izan ditu, %0,7 gehiago, nahiz eta mugimenduak orotara, %2,4 gutxiago izan diren (4.066 mugimendu).