Izen ematea eta bazkidetza kanpainak zabalik dauzka jada Bidasoa Xake Klubak. Edizio honetan dei berezia egin diete helduei xakean jolasteko.
Kurtsoa hastear daude Bidasoa Xake Kluban. Bertan, kirola ikasteaz gain, arreta, memoria, kontzentrazioa, aztertzeko gaitasuna eta sozializazioa garatzeko aukera dela azaldu du klubak.
Matrikulazio kanpaina honetan arreta berezia jarri nahi diote helduei, eta dei berezia egin diete haiei izena ematera: “inoiz ez da berandu hasteko. Ez pentsatu. Saiatu eta ikusiko duzu zer egin dezakezun”.
6 urtetik gora ahal da izena eman eta, maila eta adin guztietako kirolariei zuzendutako
kluba da. Gaur egun, 110 ikasle dituzte, eta ordutegiak astelehenetik ostiralera dira, 17: 30etatik aurrera, 90 minutuko eskola bat astean.
Eskolar mailan hamar talde dituzte eta bi helduetan. Maila ertaineko helduen saioak astelehenetan izaten dira, eta ostiraletan hastapen saioak. Maila ertain-aurreraturako eskolak ere eskaintzen dituzte, jokoa hobetu edota lehiatu nahi dutenentzat. Bestalde, jokatu besterik egin nahi ez dutenei
bazkide egiteko dei egin diete. Informazio gehiagorako Lope de Irigoien kaleko 15. zenbakian duten egoitzara gerturatu, 943 008 285 telefonora deitu edota
mezu elektroniko bat bidal daiteke.