Hondarribiko haurrak festetan dira jada
Adur, Alaia, Helene eta Nahia izan dira aurtengo pregoilari txikiak. Haur guztiei "jolasteko eta ondo pasatzeko" jaiak desiratu dizkiete.
Hondarribiko haurrak festetan dira jada. Koloretako puxikek eta konfetiek hegan egin dute eta irribarre algarek Alde Zaharreko kaleak alaitasunez bete dituzte.
Goizeko 11:00etan hasi da jaiei ongietorria emateko ekitaldia. Adur, Alaia, Helene eta Nahia izan dira aurtengo pregoilari txikiak. Laurak “ilusioz gainezka” zeudela aitortu dute, eta haur guztiei “jolasteko eta ondo pasatzeko” jaiak desiratu dizkiete, baita festarik “alaitsuenak eta baketsuenak” izateko ere. Halaber, lehen lerroan jarri dituzte maitasuna, eskuzabaltasuna, errespetua eta bizipoza.
Pregoiaren ondoren, haur guztiek elkarrekin abestu dute, eta segidan, txupina bota dute udaletxeko balkoitik. Minutu gutxira heldu dira zezenak, eta haiekin batera zeharkatu dituzte herriko kaleak.
Horra gaur goizeko zenbait argazki eta bideoa: