Ikasturte berriari ekiteko ikasleei dei egin die AEK-k
Zabalik dute jada matrikulazio kanpaina, hilaren 25era arte. Maila guztietako klaseak osatu nahi dituzte.
Irungo AEK Euskaltegiko 2024 eta 2025 ikasturteari begirako matrikulazio kanpaina irekita dago eta hala izango da hilaren 25era arte. Euskara hutsetik ikasten ari direnentzako, euskararen ezagutzan sakondu nahi dutenentzako edota beste intentzio batzuk dituztenentzako mailak eskaintzen dituzte.
Horrez gain, mintza ikastaro bereziak, hika tailerra eta C2 ikastaro konbinatua eskaintzen dituzte edota Euskaltzaindiaren arauen tailerra, besteak beste. Gainera, Larreaundi-Olaberria auzo elkartean euskara klaseekin jarraituko dutela baieztatu dute.
Izena emateko bulegora gerturatu daiteke (Legia karrika, 6), astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30etara, eta 16:30etatik 19:30etara. Telefonoz egin nahi duenak 943 628 834 deitu behar du eta Whatsapp mezu bidez egin nahi duenak 688 746 633 zenbakira idatzi behar du. Halaber, irun@aek.eus helbide elektronikora mezu bat bidal daiteke.