DYAk Lehen Sorospenetako ikastaroa eskainiko du
Irailaren 16an hasiko da ikastaroa, Hondarribian. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara izango dira saioak. Izen ematea zabalik dago.
Gipuzkoako DYAk Lehen Sorospenetako ikastaro berri bat antolatu du irailerako. Hilaren 16tik 27ra gauzatuko da, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara, Hondarribiko DYAren ordezkaritzan (Soroetagain kalea 6/7).
Ikastaroan egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… “Ezagupen oso arruntak dira, baina laguntza asko eman dezaketenak. Gainera, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira, teoria eta praktika uztartuz”. Ikastaro bukaerako probak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen sorosle titulua eskuratuko du.
Izen ematea zabalik dago. Izapideak 943 46 46 22 telefonora deituta edo DYA Gipuzkoako webgunean egin behar dira. Matrikularen kostua 120 eurokoa da.