Bihar zabalduko dira jaietako barrakak
Irailaren 15eta arte izango dira zabalik Minatera kalearen hasieran. Barraka egokituak eta zaratarik gabeko orduak izango dituzte.
Bihar zabalduko dituzte jaietan haurren jostagarri izaten diren barrakak eta irailaren 15era arte izango dira herrian. Kokalekua berria izango dute. Izan ere, herri erdira hurbiltzeko eta irisgarritasuna hobetzeko Minatera kalearen hasieran kokatuko dituzte.
Kokalekua gain berritasun gehiagorekin datoz aurten: Irailaren 5 eta 12an prezio herrikoiak izango dituzte. Aldi berean, zaratarik gabeko egunak ezarri dituzte ere. Irailaren 5ean, 9an eta 12an 17:00etatik 20:00etara soinuarekiko sentikorragoak diren pertsonek ere barrakez gozatu ahal izango dute. Eta azkenik, hilaren 9an 12:00etatik 14:00etara behar bereziak dituzten pertsonei zuzenduriko tartea zabalduko dute.