Osasun arretarako guneak zabaltzeko plan estrategikoa garatu du Osasun Bidasoa Plataformak
Bidasoko Osakidetzako arreta guneek dituzten beharrak zerrendatu eta ekintza zehatzak proposatu dituzte plan estrategiko baten bidez. Plana Hondarribiko zein Irungo udalen esku jarri dute.
Bidasoaldean Osakidetzako Osasun Arretarako Guneak Zabaltzeko Plan Estrategikoa garatu du Osasun Bidasoa Plataformak, eta dagoeneko Hondarribiko zein Irungo udalen esku jarri dute.
1989an inauguratu zen ospitalea eta egungo beharrizanetara egokitzeko “birmoldaketa sakona” behar duela iritzi dute. Eskualdeko ospitaleak dituen beharrak zerrendatu dituzte lehenik, eta horiei erantzuteko egungo ospitaleko bigarren solairuko instalazioak eraitsi gabe eraikin erantsi bat eraikitzea proposatu dute.
Aldi berean, lehen arreta zerbitzua hobetzeko proposamenak landu dituzte ere. Kasu honetan heldu zein haurrentzako espazio berriak sortzea beharrezkoa dela adierazi dute eta horretarako Irunen dauden zentroak egokitzea eta Hondarribiko osasun zentroa handitzea ezinbestekoa dela esan dute. Irakurri proposamenaren laburpena hemen.