Irungo ahalduntze eskola, "ongizatea" hobetzeko
Hilaren 3tik 16ra bitartean irekiko da izen ematea. Ikastaro eta tailerrez gain, topaguneak ere mantenduko dituzte. Saio guztiak doakoak dira.
Emakumeen Etxean elkartu dira gaur Irungo Udaleko Berdintasun ordezkaria Nuria Alzaga, eta Irungo Emakumeen Etxeko Elkarteko bazkide Maribel Castello, Olga Rivas eta Mari Luz Nuñez. Izan ere, udazkenera begirako ahalduntze eskola aurkeztu dute eta bertan izan dira ere ikastaro eta tailer horiek emango dituzte trebatzaileak ere.
Ahalduntze eskolaren helburua, emakumeen haien autonomia eta bizi kalitatea “hobetu eta sendotzea” da. Alzagaren arabera, Irungo emakume guztien “ongizatea eta bizi kalitatea” sustatu nahi dute, eta horretarako, egitarau oparo bat prestatu dute. Emakumeen Etxean bertan izango dira ikastaro eta tailerrak.
Izen emateak hilaren 3tik 16ra bitartean egin beharko dira, Emakumeen Etxera gerturatuta (Istillaga plaza) edota Irungo Udalaren orrialdera joz. Pertsona bakoitzak hiru ikastaro edo tailerretan eman dezakete gehienez izena, eta Irunen erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna. Ikastaroa aurrera eramateko gutxieneko parte hartzaile kopurura ez badira iristen, bertan behar utziko dute ikastaroa, eta kontrakoa gertatuz gero, plazak zozkatuko dituzte.
Segidan, ikastaro guztien gaineko informazioa.
Sareak musikatzen
Laburpena: Parte hartzaileek elkar laguntzeko sareak sortuko dituzte, musika terapiaren bidez. Hain zuzen ere, musika terapia autoespresioa, prozesu emozionala eta nortasunaren garapena sustatzeko eta autoestimua sendotzeko sorkuntza bide bat da.
- Saio kopurua: 10
- Trebatzailea: Haizea Loira
- Data: Irailaren 23tik azaroaren 25er, astelehenetan.
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania
Ahalduntzeko biodantza
Laburpena: Parte hartzaileek konfiantza eta segurtasun handiagoa izango dute beren buruarengan, biodantzari esker.
- Saio kopurua: 12
- Trebatzailea: Belen Olaziregi
- Data: Irailaren 23tik abenduaren 9raa, astelehenetan
- Ordua: 18:00-19:30
- Hizkuntza: Gaztelania
Polit zahartzea: ez utzi ametsak lapurtu diezazkizuten
Laburpena: Parte hartzaileek edadismoaren inguruan aurretik ditugun ideia, jokabide eta jarrerei aurre egiteko ezaupide eta tresnak eskuratuko dituzte.
- Saio kopurua: 10
- Trebatzailea: Kontxi Loopez
- Data: Irailaren 24atik azaroaren 26ra, asteartetan.
- Ordua: 10:00etatik 12:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania
Antzerki feminista laborategia
Laburpena: Parte hartzaileek antzerkiaren bidez beren gorputz adierazpena hobetzen ikasiko dute.
- Saio kopurua: 10
- Trebatzailea: Aitziber Eguskiza
- Data: Irailaren 24a – abenduaren 3a Eguna: Asteartea
- Ordua: 18:00-20:00
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Emakumeen osasuna. Emakumeentzako zaintza integrala
Laburpena: Parte hartzaileek beren gorputza eta burua hobeto ezagutzeko eta, horrela, beren ongizatea hobetzeko tresnak ikasiko dituzte.
- Saio kopurua: 10
- Trebatzaileak: Itziar Pomar eta Garazi Oyarbide
- Data: Irailaren 26a – azaroaren 28a Eguna: Osteguna
- Ordua: 10:30-12:00
- Hizkuntza: Gaztelania
Maitatu eta zaindu zure gorputza
Laburpena: Parte hartzaileek giharrak indartzeko eta malgutasuna handitzeko ariketak egingo dituzte, yogaren, txi kungaren, meditazioaren eta Feldenkrais metodoaren bidez, besteak beste.
- Saio kopurua: 10.
- Trebatzailea: Jaione Albeniz.
- Data: Irailaren 26tik azaroaren 28ra, ostegunetan.
- Ordua: 17:00etatik 18:30etara.
- Hizkuntza: Gaztelania.
Munduko emakumezko idazleak
Laburpena: Irakurketa klub honetan, parte hartzaileek mundu osoan zuzenean edo zeharka testuinguru eta errealitate soziokultural desberdinetako emakumeen egoeraz diharduten emakumezko idazleen lanez gozatuko dute.
- Saio kopurua: 3.
- Trebatzailea: Isabel Allende Robredo.
- Ordua: 17:00etatik 19:00etara.
- Datak: Urriaren 23a, azaroaren 20a eta abenduaren 18a , asteazkenetan.
- Hizkuntza: Gaztelania
TAILER TRINKOAK
Twerking tailerra
Laburpena: Parte hartzaileek twerka ikuspuntu feministatik egiten ikasiko dute.
- Saio kopurua: 2
- Trebatzailea: Ikerne Mendieta
- Datak: Irailaren 27a, ostirala, eta 28a, larunbata
- Orduak: Ostiralean, 17:00-21:00 eta, larunbatean, 10:30-14:30
- Hizkuntza: Euskara
Amatasunak, feminismotik
Laburpena: Parte hartzaileek amatasun feministak sustatzeko baliabideak eskuratuko dituzte.
- Saio kopurua: Hiru saio, bi taldetan
- Trebatzailea: Parean elkartea
- Datak: Urriaren 1a, 15a eta 29a
- Eguna: Asteartea
- Ordua: 10:00-12:00, euskaraz, eta 17:00-19:00, gaztelaniaz Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
Menopausia errebeldea
Laburpena: Parte hartzaileek menopausia osasuntsu bizitzeko ezaupide eta tresnak eskuratuko dituzte.
- Saio kopurua: 1
- Trebatzailea: Cristina Quijera
- Eguna: Urriaren 18a, ostirala, Menopausiaren Munduko Eguna
- Ordua: 16:00etatik 20:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania
Zure zoru pelbikoa zeurea da
Laburpena: Parte hartzaileek zoru pelbikoko giharrak indartzen ikasiko dute.
- Saio kopurua: 2.
- Trebatzailea: Juncal Alzugarai.
- Datak: Urriaren 19a eta 26a.
- Eguna: Larunbata.
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
- Hizkuntza: Gaztelania.
Generoa (LGTBIQ+ tailerra)
Laburpena: Generoari, genero arauei eta generoaren espresioari buruz hausnartzeko gune bat
Saio kopurua: Lau
Trebatzailea: Emuna Aüka
Data: Azaroaren 14a – abenduaren 5a Eguna: Osteguna
Ordua: 18:00-20:00
Hizkuntza: Gaztelania
Autodefentsa feminista
Laburpena: Parte hartzaileek nolanahiko indarkeria eraso matxistei aurre egiten ikasiko dute, erasoei erantzuteko eta horrelako egoerak ebazteko mekanismo eta neurrien bidez.
- Saio kopurua: 3.
- Trebatzailea: Emagin.
- Datak: Abenduaren 3a, 10a eta 17a, asteartetan.
- Ordua: 17:00etatik 20:00etara.
- Hizkuntza: Euskara.
TOPAGUNEAK
Ikasturte osoan askotariko gaiak lantzeko biltzen diren talde tematikoak dira, urte osoan irekiak. Interesdunek Emakumeen Etxera bertara jota eman dezakete izena, edo 943 505 505 telefono zenbakira deituta.
Komunikazio positiboa eta autoestimua
Laburpena: Lana, bikotea, seme-alabak, gurasoak… Eta gu? Noizko…?Horixe da parte hartzaileek askotariko gaiei buruz elkarrekin hausnartzeko eta beren autoestimua hobetzeko tailer baten premisa.
- Data: 2024ko urria – 2025eko ekaina
- Eguna: Asteazkena
- Ordua: 10:00-12:00, goizez, eta 16:00-18:00, arratsaldez