Agenda berriro martxan jartzeko prest daude Kabigorrin
Palestina eta Libanoz arituko dira, baita Mexikon 1977an gertaturiko tortura kasuez ere. Hainbat egunez, gainera, antzerki ikastaroa egingo da Patxi Perezkin.
Ikasturte berriari ekiteko prest dago Kabigorri Ateneoa eta irailerako hainbat jarduera antolatu ditu. Mexikoko torturak, Palestina eta Libano edota antzerkia dira orain arte proposatzen ari direnak.
Lehenbizikoa dokumental baten proiekzioa izango da, hilaren 12an, 19:30ean, Fedayin, el combate de Georges Abdallah. Fedayin, Libano iparraldeko Al Qoubaiyat hirian jaio zen, eta Libanoko Fakzio Iraultzaile Armatuekin (LARF) bat egin zuen, Palestina Askatzeko Herri Frontea-Kanpoko Maniobrak eten ondoren taldea sortu zenean.
Bestalde, hilaren 14an musikaren txanda izango da. June, Ane eta Asier igoko dira oholtzara, 19:30ean. Hirukote formatuan joko dute.
Hilaren 19an, liburu aurkezpena egingo dute: Mexico 1977, Testimonios de Tortura. Liburu hau familia eta lagunen arteko talde-lan on baten emaitza dela azaldu du Kabigorrik. Talde horiek lagundu eta testigantza baliotsua eman nahi izan dute, salaketa eta errebindikazio gisa, eta beren orrialdeetan eta lerroetan estatu-terrorismoko garai bateko egiak eskaini dituzte.
Liburu honen helburu nagusiak, garai hartan bizirik iraun genuenei tarte bat ematea, Gerra Zikinaren errepresio-boladatik bizirik atera ezin izan zuten lagunen izenean hitz egitea eta, batez ere, haien bizipena, mina gizarteratzea tortura edozein herrialdetan eta munduko edozein txokotan desagerrarazteko, torturarik ez oihukatzea dela azaldu du Victoria Mendoza Salgado idazleak.
Patxi Perezekin batera antzerki inprobisazio ikastaroa egingo dute ere Kabigorrin. Hiru egunez izango da tailerra: hilaren 23tik 25era, 17:00etatik 21:00etara. Gero, hilaren 26an, inprobisazio ikastaroko ikasleekin inprobisazio macht-a egingo dute. Bazkideentzako prezioa 100 eurokoa da eta bazkideak ez direnentzakoa 120 eurokoa. Izena emateko kabi@kabigorri.org korreo elektronikora idatzi behar da.
Hilaren 28an, 19:30ean, Fikziohesioa antzerkia taularatuko du Kalte kolektiboak. Euskarazko obra bat da eta aktoreak eta sortzaileak Iholdi Beristain, Oihan Carramiñana, Ander Lacalle, Gaizka Sarasua, Omar Somai eta Eider Villalba. Talde kohesioa da antzerkiaren muina eta fikzio eta magiari esker ea lortzen duten izango da trama.