Javier Dominguezek irabazi du Hondarribiko Gaztelua XII. Xake Aktibo Txapelketa
Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan egin zen Marlaxka Xake Klubak antolatzen duen txapelketa. Euskal Herri osotik etorritako 51 xakelarik parte hartu zuten.
Atzo goizean burutu zen Marlaxka Xake Klubak antolatzen duen Hondarribiko Gaztelua XII. Xake Aktibo Txapelketa. Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan bildu ziren Euskal Herri osotik etorritako 51 xakelariak. Goizeko 10:00etan hasi eta 14:30ean amaitu zen jardunaldia.
Jokalari bakoitzak 6 partidu jokatu zituen eta horiek bukatzerakoan Errenteriako Fomento Cultural taldeko Javier Dominguez suertatu zen garaile.Epaile lanetan, berriz, Aritz Iriazabal aritu zen, eta Goio Uriartek, txapelketako zuzendariak, Juan Bautista Aranzabe (FIDEko epailea) epaile laguntzailea ordezkatu zuen.
Lehia bukatuta sari banaketaren txanda izan zen. Lupe Queirugak Hondarribiko Kirol zinegotziak, Manuel Quintanarek Paradoreko Zuzendariak, Tzane Carrillok Hondarribia Marlaxkako diruzainak, Mariajesus Berrotaranek klubeko bokalak eta Goio Uriartek txapelketako zuzendariak banatu zituzten sariak. Lehen hiru sailkatuak saritzeaz gain, lehenengo emakumea saritu zuten ere, eta ondoren, sari bereziak banatu zituzten.
Sariak
Javier Dominguez Ofretorio izan zen garailea eta garaikurraz gain, Eroski produktua, Floren Porturen “Beste jaiak” liburua eta 150 euro jaso zituen. Bigarren sailkatu zen Aimar Alvarez Etxarrik ere garaikurra, Eroski produktua, Floren Porturen “Beste jaiak” liburua eta 75 euro irabazi zituen, eta hirugarren sailkatu zen Juan Luis Alfaro Garcia del Cerrok garaikurra, Eroski produktua, Floren Porturen “Beste jaiak” liburuaz gain 50 euro jaso zituen.
Lehenengo emakumezkoa Maider Etayo Delgado izan zen. Haren kasuan, garaikurra, Eroski produktua eta Floren Porturen “Beste jaiak” liburua eskuratu zituen. Ondoren, sari berezien txanda izan zen. Guztiei garaikurra, Eroski produktua eta Floren Porturen “Beste jaiak” liburua banatu zitzaien. ELO 1601-1800 tartean 1go sailkatua izan zen Asier Etayo Delgado, 1600 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua, berriz, Julia Urroz Lopez izan zen. 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua Mario Antoñanzas Fernandez izan zen, 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua, berriz, Patxi Lopez Garcia. Azkenik, klubeko lehenengo sailkatua saritu zuten: Patxi Moreno Estebanez.