Beñat Bengoetxeak eta Nerea Sarriegik irabazi dute XLVI. Guadalupeko Igoera
Urteroko hitzordu garrantzitsua da Guadalupeko igoera. Aurten bi hondarribiar igo ziren podiumeko lehen koskara.
Iragan larunbatean, abuztuak 31n, egin zen Euskalduna Karrozeriak XLVI. Guadalupeko Igoera. Hondarribiko jaien aurretik gauzatzen den urteroko hitzordu handia da. Goizeko 10:30ean irten ziren lasterkariak Jostaldi Pilotalekutik eta Guadalupera doan errepidetik gora 4,72 km egin ondoren helmugaratu ziren lehenengo sailkatuak. Bi hondarribiar izan ziren podiumeko lehen koskara igo zirenak: Nerea Sarriegi emakumezkoetan eta Beñat Bengoetxea gizonezkoetan. Lehen hiru sailkatuak hauexek izan ziren:
Gizonezkoak
- Beñat Bengoetxea 17:11
- Jon Urtizberea 17:18
- Asier Martinez 17:26
Emakumezkoak
- Nerea Sarriegi 23:55
- Beatriz Males 24:05
- Itziar Gonzalez 26:00