Hondarribiko Grand Slama finalerdietara iritsi da
Arbe eta Oihenard gailendu ziren atzo iluntzean eta finalerdietarako txartela eskuratu zuten. Zortzigarren jardunaldia, irailaren 13an jokatuko da.
Atzo iluntzean jokatu zen Jostaldin Hondarribia Grand Slameko zazpigarren jardunaldia, eta finalerdietara zein bikote iritsiko diren jakiteko erabakigarriak izan da. Ondoren, irailaren 13an jokatuko da zortzigarren jardunaldia, finalaren atarikoa.
Atzo, baina, Hondarribia Pilota Eskolakoen partidaz gozatu zuten zaleek lehenbizi, eta Enparan eta Kanpandegik osatutako bikotea gailendu zen Rodrigo eta Barberok osatutakoari. Irabazleek 30 tanto egin zituzten aurkarien 23 tantoen aurrean.
Grand Slamaren zazpigarren partidak jokatu ziren ondoren. Hala, Arbe eta Oihenardek Benetriz eta Salegi bikotearen kontra jokatu zuten, aipatutako lehenengoak irabazle izan zirelarik. Beraz, finalerdietan izango dira Arbe eta Oihenarde, eta Erik eta Bailo izango dituzte aurkari. Egun berean, finalerdietako beste partida bat jokatuko da: Bixente-Atain, Etxeberri eta Laborde izango dira pilotalekuko izarrak.