Itsas Etxeak jasoko du larunbateko bertso jaialdia
Hasiera batean Santiago kalean egitekoa zen, baina eguraldi txarragatik Itsas Etxera lekualdatuko dute.
Larunbat honetan (hilak 31) Santiago kaleko Pisuzarra plazan egitekoa zen bertso jaialdia Itsas Etxera lekualdatuko dute eguraldi txarra dela eta. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen saioa 20:00etan hasiko da. Protagonistak, lau bertsolariak, Eli Pagola, Nerea Elustondo, Xabar Galletebeitia eta Unai Iturriaga izango dira eta Egoitz Zelaiak egingo du gai jartzaile lana.