Martin Fagoaga eta Iker de la Linde bigarren sailkatu dira Sarako Kontrabandisten Lasterketan
Zortzi kiloko zakuak lepo gainean zituztelarik 8,4 kilometro burutu behar izan zituzten lasterkariek. Martin Fagoagak irabazi zuen lasterketa.
Martin Fagoagak eta Iker de la Lindek Hondarribia ordezkatu zuten atzo arratsaldean egin zen Sarako 61. Kontrabandisten Lasterketan. Fagoagak lasterketa irabazi eta herrikako sailkapenean, bikoteka, bigarrenak izan ziren.
Guztira 8,4 kilometro burutu behar izan zituzten lasterkariek. Zortzi kiloko zakuak lepo gainean jarri eta Sarako herriko plazatik abiatu ziren arratsaldeko 18:00etan. Plazari itzuli bat eman ondoren Zazpi Fago mendira igo ziren, eta bueltan, herriko plazan helmugaratu ziren. Fagoagak 42,25 minutu behar izan zituen proba burutzeko.
Sara Korrika elkarteak Sarako Herriko Etxearekin elkarlanean antolatzen duen lasterketa da. Parte hartzea ez da librea izaten. Izan ere, Sarako Herriko Etxeak inguruko zenbait herri gonbidatzen ditu, eta herri horietako bakoitzak bi lasterkari hautatzen ditu.