TAO tarifa eguneratu eta app berria martxan jarri dute
Abuztuaren 1etik aurrera Presto Parking enpresak kudeatuko du TAOa jartzeko aplikazioa.
Azken osoko bilkuran 2024ko tasak eta zergak onartu zituzten. Haatik, TAO zerbitzuak tarifa berria izango du aurrerantzean. Bestalde, TAO tiketak kudeatzeko app berria martxan jarri berri dute. Abuztuaren 1etik aurrera Presto-Parking enpresak kudeatuko du zerbitzua. Udalak deitoratu egin du orain arteko egoera eta erabiltzaileengan eragin dituen eragozpenak. Baita aurreko enpresak igorri zituen mezuek eragindako nahasmena ere.
- Gune urdinean: 1,40 euro.
- Kiroldegiko aparkalekuan ibilgailua aparkatzen duten udal kiroldegiko erabiltzaileak: 0,70 euro.
- Gune berdean:
-
- Lehenengo bi orduak: 1,20 euro.
- Hirugarren eta laugarren orduak: 0,50 euro.
- Laugarren ordutik gora (30 minutu): 0,25 euro.
- Parkimetro pertsonalarekin:
- Lehenengo bi orduak: 1,00 euro.
- Hirugarren eta laugarren orduak: 0,50 euro.
- Laugarren ordutik gora (30 minutu): 0,25 euro.