Pikoketan fusilatutakoak igandean omenduko dituzte
Blaiako hilerrian dagoen panteoian 2021ean eta 2022an identifikatu zituzten Miguel Lorenzo Pascualen eta 'Chato'ren izenak grabatuko dituzte.
Irungo Udalak omenalia egingo die duela 88. urte Pikoketan fusilatuta bizitza galdu zutenei. Aseden hartzen duten panteoiaren gainean lore eskaintza egingo dute, eta segidan minutu bateko isilunea egingo dute.
1936an Beorlegi koronelaren tropa kolpistek 20 boluntario fusilatu zituzten Pikoketa baserriaren inguruan. Irungo Gazte Komunisten tropa txiki bat eta zenbait karabinero ziren. 1978an aurkitu zuten hobi komuna, eta urte bereko uztailean deshobiratu dituzten.
20 boluntario horietatik ezin izan zituzten guztiak identifikatu. 2021eko abuztuan 25 urteko ‘Chato’ren gorpuzkiak identifikatu zituzten, eta 2022an 35 urteko Miguel Lorenzo Pascualenak. Azken horien izenak igande honetan egingo duten omenaldian grabatuko dituzte Blaiako hilerrian dagoen panteoian.
Los Arcoseko zutabe partziala 0:30ean atera da Ergoienetik eta Oiartzundik Pikoketa aldera, nobedaderik gabe: etsaien posizio horretatik hurbil, egunsentian, fusileria eta metrailadoreen sua jaso zuen, eta horrek abangoardiako indarrak hedatzera behartu zituen, borrokatzeko eta maniobrak egiteko Pikoketa menderatu arte. Postua irabazita, bederatzi hildako eta zazpi gatibu gertatu ziren etsaien artean, eta armak, munizioak eta egoera ezin hobean zegoen Hotchkiss metrailadore bat harrapatu zitzaizkien. Gureek (kolpistek) metrailadore hori erabili zuten ihes egiten ari zen garnizioaren gainerakoei jazartzeko, eta beste bost hildako gertatu ziren beren armamentu eta |
guzti…”. Jakina zen, Gipuzkoako Gerra Komisarioak 1936ko udan egin zituen hainbat txostenen arabera, kolpistek nekez hartzen zutela preso. Normalean, fusilatu egiten zituzten bertan, edo errenditu eta handik gutxira. Tropa kolpistek ustekabean harrapatu eta bertan fusilatu zituzten baserri inguruan zaintza-lanetan zeuden pertsonak: bederatzi gazte miliziano eta lau karabinero: Mertxe López Cotarelo (16 urte), Pilar Vallés Vicuña (18 urte), José María Arruti Idiakez (18 urtes), Víctor Genua Montiano (25 urte), Jesús López Casado (26 urte), Agapito Domínguez Taguada (23 urte), Bernardo Usabiaga Jáuregui (17 urte), Manuel Justo Alberdi (22 urte) eta Miguel Jacinto López Pascual (49 urte) izan ziren boluntarioak, eta karabineroak, berriz, Vicente Argote (46 urte), Agustín |
PRENSA S. Juan Harria plaza,1· 20304 IRUN · T.943 505106 ·F.943 505601 · email: prensa@irun.org 3/6
Miguel Bermejo (39 urte), Félix Luz Echeverría (27 urte) eta Ángel Braña López (27 urte). |