Hondarribiko sarrera ordu eta erdiz itxiko dute larunbatean
Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba dela-eta GI 3440 eta N 638 errepideak itxi egingo dituzte 14:30etik 16:00ak arte.
Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba izango da larunbat honetan (hilak 10). 25 talde arituko dira lehian; Alex Aranburu eta Mikel Landa euskaldunak artean. Hori dela-eta Hondarribira sartzeko errepideak itxi egingo dituzte.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez 14:30etik 16:00ak arte bi errepide itxiko dituzte: GI 3440 (Muliate parean, Txiplaon, Santa Engrazia, Minasoroeta) eta N 638 (Aireportuko errepidea, Amute eta Mendelu) sarbideak. Txirrindularitza probak beraz, ez du hiriaren erdigunean eraginik izango.