Larrialdietarako Udal Plana martxan jarriko dute
Igandeko 12:00etatik 21:00etara muturreko tenperaturak espero dira. Barbakoak egitea debekatuta egongo da.
Igande honetarako (hilak 11) 36 gradu inguruko tenperaturak iragarri ditu Euskal Meteorologia Agentziak (Euskalmet). Hori dela eta, Euskal Meteorologia Agentziarekin, Irungo Udaltzaingoarekin, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin elkarlanean ondutako Larrialdietarako Udal Plana martxan jarriko duela iragarri du Irungo Udalak.
Aldi berean, hiritarrei zuzenduriko prebentzio gomendio batzuk egin ditu. Besteak beste, ongi hidratatu, jaki arinak jan, arropa lasaiaz jantzi eta posible bada kalera irtetea ekiditeko gomendatu du udalak. Eta kalera irtetekotan hirian zehar dauden babesleku klimatikoak eskuragarri dituztela gogorarazi dute: Ikus mapa. Udaltzaingoak, halaber, Aiako Harria Parke Naturalean zein landa eremuko beste atsedenleku batzuetan barbakoa egitea debekatuta dagoela adierazi du.
SMS alerta sistema
Udaltzaingoak larrialdietarako SMS alerta zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzua doakoa da eta alta eman ez gero abisuak jasotzeko aukera ematen du: euri-jasak, haizeteak, hotz handia edo elurteak, baso suteak, istripu kimikoak, merkantzia arriskutsuen istripuak edo bestelako abisuen berri ematen dute. Alta emateko egin klik hemen.