Turismo masiboaren ondorioak salatzeko agerraldia egingo du Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak
Ostiral honetan (hilak 9) Arrantzaleen auzoko arkupeetan bilduko dira gazteak. Turismo masiboaren ondorioak salatzeaz gain, gaztetxe baten beharra aldarrikatuko dute ere.
Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak agerraldia egingo du ostiral honetan (hilak 9). Iluntzeko 20:00etan Arrantzale auzoko arkupeetan elkartuko dira eta argazki baten bitartez turismo masiboak, “bereziki gazteentzat” dakartzan ondorioak salatuko dituzte, eta aldi berean, gaztetxe baten beharra aldarrikatuko dute.