San Juan plazako aparkalekurako sarbide bat itxita egongo da bihar
Prudencia Arbide kaletik sartzeko sarbidea itxiko dute, CBA liburutegiko obrengatik.
CBA liburutegiko obrak medio, San Juan plazako aparkalekurako Prudencia Arbide kaleko sarrera itxita egongo da bihar, hilak 8, 09:00etatik 12:00etara. Alternatiba gisa, Jenaro Etxeandia plazatik sartzea gomendatu du udalak. Era berean, Arbide Zuhurtzia eta Iglesias kaleko irteerak zabalik egongo dira.
CBA handitzeko lanak
Liburutegia 2.400 metro karratu handitzen ari dira, eta lanak bukatzean osotara 5.100 metro karratu izango ditu. Udalaren arabera, handitzearekin programazioa indartu ahalko dute, eta Gazteartean programarako erreferentziazko leku bat sortuko dute. Areto bat ere izango du, edonolako emanaldiak eskaini ahal izateko.