Udal Brigadaren lantaldeari bisita egin dio Irungo Udalak
Orotara, hogei langile eta arduradun bat dira, hiru lantaldetan banatuta: argiteria brigada, bide publikoko brigada eta lorezaintza brigada.
Udal Brigadaren instalazioan bisitatu ditu gaur Jon Ugarte, Mantentze lanetako eta Azpiegituretako ordezkariak. Bisita honekin, brigadako lantaldeak hiriko hiri espazioa mantentzeko egiten duen eguneroko lana ezagutu nahi izan du udal ordezkariak. Harekin batera izan da Antonio Cortes Brigadako arduraduna.
Langile hauek, Zure abisuei erantzuten diegu lelo pean egiten dute lan, eta zuhaiztiak inausteko eta soropila mozteko lanak, argiteria publikoa LED teknologiako luminariekin berriztatu eta bide publikoan konponketak egiten dituzte. Orotara, hogei langile eta arduradun bat dira, hiru lantaldetan banatuta: argiteria brigada, bide publikoko brigada eta lorezaintza brigada.
Udal Brigadako lantaldeak informazioa behar izaten du lana antolatzeko, eta zerbitzuan egiten den ikuskapen lanaren bidez lortzen dute hori. Era berean, HAZ bulegotik, 010 telefonotik, udal webgunetik edota auzo elkartetik jasotzen diren mezuen bidez iristen zaizkie jakinarazpenak. Gero, herritarrentzat izan dezaketen arriskuaren arabera erantzuten dute.