ACUBI itxita, irailera arte
Bidasoko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak soilik Irungo bulegoa mantenduko zabalik abuztuan.
Bidasoko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) Hondarribiko bulegoa itxita izango du abuztuan. Aldiz, Irungo bulegoa martxan egongo da (Palmera Montero gunea) eta hondarribiarrentzat ere ateak irekita izango dituzte. Irailean ohiko ordutegira bueltatuko dira: ostegunero 10:00etatik 13:00etara eta hileko azken astearteetan, 16:00tatik 19:00tara.