Abuztuan ere giro ederra izango dute adinekoen gizarte zentroetan
Jarduera bereziak egingo dituzte Irungo adinekoen gizarte zentro guztietan, guztiz doan. Programazio hau, 60 urtetik gorakoentzat da.
Gizarte Ongizatea sailak adinekoentzako gizarte zentroetarako programa berezia prestatu du abuztuari begira. Egitarau hau, 60 urtetik gorakoei begirakoa da eta Irungo zortzi gizarte zentroetan gauzatuko dira. Jarduera guztiak doakoak izango dira.
Jardueren artean, Junkal elizako kanpandorrera bisita edota Txingudiko badiatik paseo bat itsasontzian nabarmendu daitezke. Aire zabaleko jarduerak egingo dituzte batez ere, baina bada barnealdean egingo denik ere: Nestor Basterretxea Irunen (1958-1971) erakusketara joango dira.