Txapelaundi saria, Manolo Monserrat Lekuonarentzat
Hilaren 17an sarituko dute, Ama Xantalen ermitan. Egun berean, gainera, Xantalen Danborradak desfilatuko du.
Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak erabaki du nori eman XI. Txapelaundi Saria: Manolo Monserrat Lekuonari. Urdanibia plazan igaro du bere bizitza osoa eta fanfarre ezberdinetan parte hartzeagatik eta auzoko erakundeetako bazkide eta kolaboratzaile izateagatik sarituko dute.
Ama Xantalen Ermitan banatuko diote saria datorren hilaren 17an, meza egin ondoren. Egun berean, baina arratsaldean, Xantalen Danborrada irtengo da eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute. Entseguak, berriz, hilaren 14an eta 16an egingo dituzte auzo elkartean bertan, 19:00etan. Danborrak, elkartearen esku.