Renfek autobus zerbitzua ezarri du aldirietako bidaiarien mugikortasuna bermatzeko
AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Abuztuan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Hori dela eta Irun eta Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo da.
AHTa Euskal Herrira iristeko obrak egiten ari dira. Orain artean Gaintxurizketako tunela eraikitzen aritu dira. Behin obrak bukatuta abuztu honetan Kaputxinoen tunela eraikitzeari ekingo diote. Obra horien harira, abuztuaren 3tik 25era arte Irun eta Brinkola arteko aldirietako tren zerbitzua eten egingo dutela iragarri du Espainiako Garraio Ministerioak.
Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko asmoz, Renfek autobus zerbitzua ezarri duela iragarri du. Autobusak tren geltokien ondoko geltokietan hartu beharko dira. Irungo kasuan Irundik Brinkolarako noranzkoan geltokiak Txanaleta plazanhartuko da autobusa. Kontrara Irunen jaitsiko direnak Geltokia kalean jaitsiko dira, zehazki, Pasionistas elizaren atzekaldean. Ikus aldaketak.
Abuztuaren 3tik 4ra Hernani eta Irun artean moztuko dute zerbitzua. Hona hemen ordutegia.
Abuztuaren 5etik 24ra arte Donostia eta Irun artean moztuko dute zerbitzua. Hona hemen ordutegia.
Abuztuaren 25ean Hernani eta Irun artean moztuko dute zerbitzua. Hona hemen ordutegia.