Portuko komunetako eraso xenofoboak salatu ditu udalak
Portuko komun publikoko ateak puskatuta agertu dira, eta mezu arrazistak eta xenofoboak ere idatzi dituzte. Udalak "irmoki" salatu ditu ekintza eta eraso arrazistak eta xenofoboak.
Joan den asteburuan, Portuko komun publikoetan kalteak eragin dituzte. Komuneko ateak puskatu eta lurrera bota dituzte, eta mezu arrazista eta xenofoboak idatzi dituzte ere.
Hondarribiko Udalak ekintza arrazistak eta xenofoboak “irmoki” salatu ditu, eta ohartarazi dute ongi pasatzeak ez duela inondik inora justifikatzen zerbitzu publikoko elementuak puskatzea. Dena den, nabarmendu dute kezka handiagoa dutela mezu arrazista eta xenofoboengatik.