Palestinako sarraskia salatzera irten dira beste behin
Irun Palestinarekin taldeak azken hilabeteetako Israelen ofentsiban hildakoak gogoratu ditu San Juan plazan.
Zortzi hilabete eta erdi igaro dira 2023ko urriaren 7an Israelek sarraskia hasi zuenetik Palestinan. Ordutik, 39.500 palestinar baino gehiago hil dituzte eta hori salatzeko beste ekitaldi bat egin du gaur Irun Palestinarekin taldeak. Goizean zehar egindako ekimena izan da.
San Juan plazan, sirena hotsak entzun dira eta Gazan hildako haurrak eta helduak gogoratu dituzte. Horrez gainera, zapaten bidez hildakoak gogoan izan dituzte ere. Jendearen begietara eta belarrietara ekarri nahi izan dute Palestinako sarraskia “ez dagoela oporrik sarraskian”.
Ez dela bi armaden arteko borroka argi utzi nahi izan du taldeak, eta berretsi dute Israel egiten ari den sarraski bat dela. Haurrak, emakumeak eta adinekoak izan direla bereziki erasotuak salatu dute. Gainera, sarraskia “inpunitate osoz” gertatzen ari dela deitoratu dute.