Irun Market plataformak bertsio berri bat izango du
Aste honetan itxi dute plataforma, eta irailaren 20an berriro irekitzea aurreikusi dute. Bertsio berritzea, Next Generation funtsei esker egingo dute.
Irungo Udalak gertuko merkataritzaren aldeko “apustua sendotzeko”, Irun Market orrialdea sortu zuten orain bi urte. Bertatik, herriko dendetan erosketak online egin ahal dira, eta ondoren, erositako dendan jaso edota etxera bidaltzen dute.
Baina, uztailaren 30ean plataforma gelditu egin dute. Izan ere, Europako Next Generation funtsei esker, Irungo merkataritzarako OTT Irun Market plataforma garatzea eta ezartzea onetsi dute. Hala, market place delakoaren bertsio berri bat hobetuko dute.
Plataforma berria garatuko dute, zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin, bai merkatarientzat baita ere kontsumitzaileentzat. Aurreikuspenen arabera, irailaren 20an irekiko dute berriro. Bestalde, plataformak indarrean jarraituko du sare sozialetan abuztuan, eta jakinarazpenak jasotzen jarraituko du.