Iragan ostiralean Bixente-Atain bikotea gailendu zen Grand Slamean
Ostiral honetan Erik-Bailok eta Etcheberry-Labordek osatutako bikoteen txanda izango da. Orain arte bezala, 20:00etan hasiko da partida Jostaldi Pilotalekuan.
Iragan ostiralean B taldeko Urrutia-Oyhenard-ek Bixente-Atain-en kontrako partida jokatu zuten. Bi set-ak oso maila onekoak izan ziren. 14-15 eta 13-15 bukatu zen partida, Bixente-Atain bikotearen alde.
Partida nagusia baino lehen Hondarribia Pilota Eskolako gazteen arteko lehia izan zen. Sandoval-Goikoetxeak Emparan-Kanpandegiren kontra kokatu zuten. Bi set-ak Enparan-Kanpandegiren aldekoak izan ziren (11-15, 11-15).
Ostiral honetan, berriz, Erik-Bailok eta Etcheberry-Labordek osatutako bikoteen txanda izango da. Astero bezala 20:00etan hasiko da partida. Sarrerak Jai Aliven webgunean, Arma Plazan, Hendaiako Turismo bulegoan edo Jostaldi Pilotalekuan bertan eros daitezke 10 euroan.