Espetxeratu egin dute Irungo bi etxebizitzatan lapurtu duen gizona
Hilaren 28an bi etxebizitzetan lapurtzeagatik espetxeratu dute 28 urteko gizona.
Hilaren 28 goizean (igandea) Irungo bere etxebizitzan lapurtzera sartu zirela salatu zion herritar batek Ertzaintzari. Biktimak 28 urteko gizon bat harrapatu zuen bere etxe barruan motxila batean hainbat gauza zeramatzala, baina lapurrak ihes egin zuen. Biktimak salatu zuen ere bi telefono mugikor eta hainbat elementu elektroniko falta zitzaizkiola.
Ertzaintzak ikerketari ekin, eta etxeko leihoa indarrez ireki zuela jakin zuen. Etxebizitzaren inguruan ere aritu ziren miatzen eta susmagarria tren geltokitik gertu dagoen eraikin batean topatu zuten. Hark, biktimak salatutako hainbat objektu zeramatzan gainean zeukan motxilan. Froga horiekin 28 urteko gizona atxilotzea erabaki zuen Ertzaintzak. Era berean, biktimari bere gauzak bueltatu zizkioten.
Kasu honez gain, egun berdinean beste etxe batean lapurtzera sartu zirelako salaketa jaso zuen Ertzaintzak. Oraingoan mugatik gertu dagoen etxebizitza batean izan zen eta kirol materiala lapurtu ziotela etxearen terrazatik salatu zuen biktimak. Kirol tresna horiek goizean atxilotutako susmagarriak zeramatzan gainean.
Beraz, atxilotutakoari bi etxebizitzatan lapurtzea egotzi, eta epailearen esku utzi zuten. Justizia Etxeak Martuteneko espetxean sartzea agindu du.