Andy Crierek agur esan die Olinpiar jokoei
Uztailaren 27an debutatu zuen Andy Crierek Teahupo’on (Tahiti). Hondarribiarrak ez du finalerdietara sailkatzerik izan.
Uztailaren 27an debutatu zuen Andy Crierek Teahupo’on (Tahiti) jokatu diren Olinpiar jokoetan. Lehen errondan John John Florence-en eta Alan Cleland-en kontra aritu zen eta 12 punturekin hirugarren geratu zen. Hurrengo egunean finalerdietara sailkatzeko bigarren aukera izan zuen, baina kasu honetan ere ez zuen Alan Cleeland gainditzea lortu.
Basque Team-i egindako adierazpenetan barruan zuen guztia eman eta bizitako esperientziatik asko ikasi duela ziurtatu du: “Neukan guztia eman dut, neukan guztia utzi dut uretan eta horregatik lasai nago. Txanda pare bat gehiago irabazi nahi nituen eta olatu on gehiago hartu. Pentsatzen nuenarekin topatu naiz: oso surflari onekin, lehiakortasun handiarekin… eta saiatu naiz horri aurre egiten. Seguru nago honetatik informazio asko aterako dudala eta dudarik gabe jarraitzeko motibazioa emango didala”.