Loteriak 60.000 euro utzi ditu Hondarribian
Hondarribiko Loteriak establezimenduan saldutako 11.749 zenbakia izan da saritua.
Loteriaren zozketako lehen saria Hondarribian geratu zen iragan larunbatean (hilak 20). Zuloaga kaleko 8 zenbakiak kokaturik dagoen Hondarribiko Loteriak establezimenduak banatu zuen 11.749 zenbakidun txartela eta zozketa egin ondoren lehen saria egokitu zitzaion. Txartel hori erosi zuen herritarrak 60.000 eurokoa saria jaso du.