Argazki Rallyaren bosgarren edizioa, ostegunean
Ttopara kultur elkarteak antolatzen du Argazki Rallya. Hirugarren urtez Aritz Aranbururen omenezkoa izango da.
Santiago egunerako argazki kamera guztiak prest izango dituzte Ttopara kultur elkarteak antolatzen duen V. Argazki Rallyan parte hartuko duten argazkilariek. Bosgarren urtez jarraian herrian zeharreko argazki lehiaketari jarraipena emango diote. Hirugarren urtea da, gainera, Aritz Aranbururen oroimenez antolatzen dutena. Aranburu Ttopara elkarteko sortzaileetako bat zen.
Goizeko 10:00etan hasiko dute rallya. Ibilbideari hasiera eman aurretik, ordea, kontrolerako argazki bat aterako dute. Parte hartzaile guztiek kamera digital bat eta formateaturiko txartel bat eraman beharko dute. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira JPG formatuan eta horiek, 13:00etatik 14:00etara entregatu beharko dira Kasino Zaharrean bertan.
Ondoren, parte hartzaileek hurrengo helbidera gai bakoitzerako aukeratutako argazkiaren zenbakia bidali beharko dute, abuztuaren 3a baino lehen.
Izen emateak hamar euro balio du 16 urterik gorakoentzat. 16 urtetik beherakoentzat, berriz, bost euro ordaindu beharko da parte hartzeko. Izen ematea elkartearen webgunean egin beharko da, horretarako prestatu dute atalean, edota egunean bertan 09:00etatik 10:00etara.